XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bizitza arrunta aurrera eramateko euskara erabilia izan bada ere kulturaren arlo berezietan beste hizkuntzak izan dira askoz ere erabiliagoak.
Horrela euskal hiztuna nahiz eta ezalfabetatua ez izan, bere hizkuntzan alfabetatugabea genuen.
Egoera honek izen bat du: diglosia
Kasu berekoa genuke arabiar herrietakoa, non kalean erabiltzen den hizkuntza eta kultur-hizkuntzaren artean kasik harremanik ez dagoen, edota greziera klasiko eta arruntaren artean aurkitzerik dagoen hautsi ezinezko muga.
Izan ere, euskarazko alfabetatze lanak aipatutakoa (egoera diglosikoa, hain zuzen
Honek lotzen du neurri handi batetan, bai Freire, baita kultur teoriek jorratutako metodologiarekin.
Baina badago zehazkizun bat, alfabetatzea, hein handi batetan, pentsatzeko erabil daitezkeen bide berriekin bat dator.
Beraz, adimen trebetasun ezberdinak dakarren neurrian metodologia plurala eskatzen du (mota guztietako irakur gaiak eta, bereziki, testuak produzitzerakoan tankera askatasun handia).
Psikolinguistikoki, berriz, ez dirudi alfabetatzearen historian azaldutako prozeduren bereizketa zehatzik (irakurketa eta idaztearen artean) aurkitu
Aitzitik, irakurketa/idazketa batera eskuratzea askoz onuragarriagoa ematen du
Argi eta garbi ikusten da, beraz, testuinguruan (Kontzientziapen linguistikoa) oinarritutako testuen produkzioa dela egun daramagun arazoaz, eta horren inguruan sortutako azken ekarpen transdisziplinarioen arauera, erabil daitezkeen ardatzik egokienak.
Ez du ematen, ordea, emankortzat har genezakeenik ikuspegi komunikatibo hutsa ez eta ohituraren eraginez